jueves, 21 de marzo de 2013

Los residuos de Bizkaia huelen mal / Bizkaiko zamarrei usaina eta kea darie



Azken hamar urteetan bizkaitarron zamarrak hiru lekutara joan dira: heren bat, zamartegietara; beste heren bat, errauskailura; eta azken herena, berziklatzera.
                                                                                                             (Más abajo en castellano)





Orain, Aldundiak Tratamentu Biologiko-Mekanikoko zentrua zabaldu du. Zertarako da hau? Ba zamartegietara botatzen ditugun zamarrak zentru horretara eroango dituzte. Horietatik % 8 inguru berziklatu egingo dituzte. Beste guztia lehortzen ahaleginduko dira, eta behin lehortuta, errauskailura eroango dute gehiena, erretzera.

Zentro berri honekin, hau izango da Bizkaiko zaborren destinua, gutxi gora behera: %40 inguru berziklatu, %60 erre.

Zentru hau zabaldu berri dute, eta inaugurazioan Bilbao gure Ahaldun Nagusia euforiko azaldu zen. Beste probintzia batzuekin konparatuta, Bizkaiak zamarren arazoari irtenbidea topatu diola aldarrikatu zuen, harro. Azkuna alkate bilbotarra ere ez zen atzean gelditu. Sistema honekin, bilbotarrek berziklatu beharrik ez daukatela bota zuen, honek ere harro-harro. Urteetan egindako kontzientziazio kanpaina guztiak pikutara bidali zituen, esaldi bakar batean.

Baina, benetan konpondu du Bizkaiak zamarrekin zeukan arazoa? Guk uste dugu ezetz. Alderantziz, lehen zeukan arazoa handitu besterik ez du egin. Ikus dezagun zergatik.

Errekurtsoak erretzeak, zentzurik badauka?

Bizkaitarrok hondakinen %38a bakarrik berziklatzen dugu. Beste guztia erretzera edo zamartegira bidaltzen dugu. Botatzen ditugun hondakin horietatik gehienak, birziklagarriak dira. Garestiak, baliotsuak eta urriak diren baliabideak sutara botatzen ari gara: plastikoak, papera, organikoak... Errekurtso mugatuak dituen planeta honetan, errekurtsoak erretzen ibiltzea, ez da oso zentzuduna.

Gainera, berziklatzen ez dugun bakoitzean dirua galtzen dugu. Herritarrok bi edo hiru aldiz ordaintzen dugu sistema honetan. Zelan? Hauexek dira pausoak: Dendan produktu bat erosterakoan, berarekin datozen bilgarriak ere ordaintzen ditugu: poteak, boltsak, paperak... Beraz, hortxe lehenengo ordainketa. Erabili eta gero, hondakin guztiak zamar poltsa batean sartzen ditugu, eta enpresa bati ordaintzen diogu zamar horiek errauskailura eramateko eta bertan erretzeko. Bigarren ordainketa. Errauskailuaren jabea den enpresak elektrizitatea sortzen du zamar horiek erreta, eta elektrizitate hori guri saltzen digu, etxean erabiltzeko. Hor hirugarren ordainketa. Planeta pobreago, eta gu ere pobreago. Aberastu den bakarra, errauskailuaren jabea. Esan beharrik ez dago, errauskailua eraikitzeko erabili zen diru publikoa ere geure boltsikoetatik atera zela.

Errauskailuek minbizia sortzen dute

Daukagun sistema honek pobreago bihurtzen gaitu. Baina ez hori bakarrik, gaixotu ere egiten gaitu. Gure zamarrak erretzera eroaten dituen kamioiak botatako keak nahikoa ez, eta errauskailuak botatako toxinek kantzerra sortzen dute inguruetan bizi diren herritarrengan. Ez diogu guk, Carlos IIIa unibertsitateko ikerlariek baieztatu dute orain dela gutxi. Justua da gure zamarrak erretzeko Bilbo eta Alonsotegi inguruko herritarren osasuna arriskuan jartzea?

Zer egin errauts toxikoekin?

Jose Luis Bilbaok harro esan zuen Bizkaiak dagoeneko ez daukala arazorik zamarrekin. Zamarrekin ez, baina zamarrak erreta sortzen ditugun errautsekin bai, horiekin arazo potolo bat daukagu. Eta Bilbao Ahaldun Nagusiak badaki. Errauskailura sartzen den zamar bolumenaren % 20 izaten dira errautsak. Kopuru oso handia. Horregatik ari dira proposatzen errauts horiek errepideak egiteko erabiltzea. Zeinek nahi du bere etxe alboko errepidea erretako zamarrek sortutako errauts toxikoekin egitea? Kostako zaio Bilbaori boluntariorik topatzea.

Beraz, argi dagoena da errauskailuek ez dutela zamarren arazoa konpontzen. Alderantziz, arazoa konplikatu besterik ez dute egiten, zamarrak errauts toxiko bihurtzen dituztelako. Zamarrak erraustea ez da irtenbidea. Berziklatzea da irtenbidea, baina horretarako borondate politikoa eduki behar da. Bizkaiko Foru Aldundiak ez daukan borondatea.

Berziklatzeari beldurra

Bizkaiko Foru Aldundiak beldur handia dio berziklatzeari. Zergatik? Ba bizkaitarrek gehiago berziklatzen badute errauskailuak jateko gutxiago edukiko duelako. Eta errauskailuak jateko asko behar du, errentagarria izateko. Erretzeko zamarrik barik, ez dago negoziorik!

Ikusi besterik ez dago zelako ahaleginak egiten ari diren berziklatzeari mugak ipintzeko. Adibidez: Aldundiak organikoa banatuta jaso ahal izateko dirulaguntzak prestatu ditu udalentzat. Horra arte dena ondo. Baina goazen letra txikia irakurtzera. Dirulaguntza horiek jasotzeko udalek baldintza hauek  bete behar dituzte: 5. edukiontziaren bidez jaso behar da organiko hori, eta sukaldean prestatu gabeko organikoa izan behar da. Diputazioak badaki kozinatu bako organikoa borondatez berziklatuta jasoko dutena oso hondakin kopuru txikia dela. Badakite, eta hori da nahi dutena. Organikoa jasotzeko pausoak ematen ari direla esan, praktikan ia ezer jasotzen ari ez direnean. Gogoratu: errauskailuari jaten eman behar zaio!

Alternatibak badaude

Zamarren gurpil zoro honetatik atera behar gara bizkaitarrok. Zamarrak erre ordez, hondakinak berziklatu behar ditugu. Inguruko herrietan dauzkagu adibideak. Hondakinen %80a berziklatzen ari dira Euskal Herriko herri batzuetan. Baita Katalunia edo munduko beste txoko askotan ere. Sistema asko eta onak daude hori lortzeko: autokonposta, auzokonposta, atez ateko bilketak... Borondate politikoa behar da bakarrik, eta hondakinak berziklatu eta berriro erabiltzeko gogoa. Sinistu egin behar da berziklatzean. Eta, momentuz, Bizkaiko Foru Aldundiak errauskailuan sinisten du. Herritarrok izan beharko gara gure aldarrikapenen bidez jokaera hori aldatuko dutenak.

Bizkaiko EGUZKI, Talde Ekologista eta Antinuklearra



Mientras que en Gipuzkoa se va abandonando la idea de la incineración de basuras y se están dando pasos muy importantes hacia el objetivo de 0 residuos, Bizkaia apuesta por un modelo totalmente opuesto, impulsando más la incineración que el reciclaje.


En los últimos diez años solo un tercio de los residuos generados por l@s vizcaínos ha sido reciclado; los restantes dos tercios se han enviado bien a los vertederos o bien a incinerar.

Ahora la Diputación ha abierto una Planta de Tratamiento Mecánico Biológico (TMB) en el monte Arraiz, cerca de Bilbo, junto a la incineradora de Zabalgarbi, con el objetivo de tratar toda la basura que se destinaba a vertederos. De ahí se reciclará menos del 8 % . Luego, parte irá  a Artigas y más del 80%  se quemará en las fábricas de cemento o en la incineradora.

Sumando a lo reciclado en contenedores, el total de lo que se reciclaría en Bizkaia no pasaría de un 40%, mientras lo que se quemaría rondaría el 60%.

En la reciente inauguración de esta planta, nuestro Diputado General, José Luís Bilbao, declaraba eufórico que en Bizkaia se ha solucionado el problema de las basuras, “no como en otras provincias”, añadía. Al alcalde Azcuna no se le ocurrió otra cosa que decir que con este sistema los bilbaínos no tendrían que esforzarse en reciclar. Años de concienciación medioambiental echados por la borda en una sola frase.

A los ecologistas de EGUZKI no nos parece ni mucho menos que el tema esté solucionado. Al contrario, el problema se ha agravado. En este planeta con recursos limitados, no es lógico que estos recursos tan valiosos sean quemados. Además, nuestros bolsillos salen perjudicados. Cuando hacemos una compra pagamos también el envoltorio de papel, el cristal o el plástico. Después de utilizarlo pagamos a una empresa para que nos retire la basura y la queme. Produciendo una electricidad que luego nos la va a vender. Pagamos tres veces. Con lo que el planeta será más pobre y nosotr@s también. Negocio seguro, pero para algunos solo. Eso, sin tener en cuenta que el dinero público para la construcción de la incineradora sale de nuestros impuestos.

No solo eso. La incineración de residuos hace que mucha gente pueda tener enfermedades graves debido a las sustancias tóxicas que genera este tratamiento térmico como son las dioxinas, arsénico, cromo, bencinas, hidrocarburos aromáticos policíclicos, cadmio, plomo, tetracloroetano, hexaclorobenceno, níquel y naftalina. No lo decimos nosotras, un reciente estudio realizado por la Universidad de Carlos III ha confirmado lo que otros estudios europeos ya decían.

Tampoco es justo que las basuras generadas en un extremo de Bizkaia sean quemadas en Bilbo o Alonsotegi.

Además, después de quemar un tan alto porcentaje de residuos, todavía resulta de ello un 20% de cenizas que ya no son un simple residuo. Este residuo ha pasado a ser tóxico. La idea de la Diputación es utilizar estas cenizas para hacer carreteras. Mucho le costará al Diputado General encontrar pueblos donde admitan obras realizadas con estos residuos tóxicos.

Al margen de palabrería, a la Diputación Foral de Bizkaia no le entusiasma el reciclaje. Es lógico: cuanto más reciclemos, menos combustible habrá para quemar, y menos rentable será la incineradora. No hay más que ver las trabas que pone la Diputación al reciclaje. Por ejemplo, la Diputación ha sacado unas ayudas para los ayuntamientos que quieran recoger la materia orgánica en sus municipios. Hasta ahí todo bien. Pero si leemos la letra pequeña, para que los ayuntamientos puedan acogerse a esas ayudas tienen que cumplir que el orgánico sea recogido mediante el 5º contenedor, y esos residuos no hayan sido cocinados. La Diputación bien sabe que los residuos no cocinados son una pequeña parte del total de basura que generamos.  Lo saben, pero eso es lo que quieren conseguir. Quieren hacer creer que están dando pasos hacia la recogida de materia orgánica, cuando en la práctica apenas se están reciclando.

L@s vizcaínos tenemos que salir de esta encrucijada. En lugar de quemar la basura, tenemos que reutilizarla, reducir el consumo y reciclar. En muchos pueblos de Euskal Herria tenemos el ejemplo, están empezando a reciclar el 80% de los residuos, como en Catalunya, Italia y otros muchos lugares del mundo. Hay muy buenos sistemas para ser eficientes: autocompostaje, auzokonpost, recogida puerta a puerta... Solo se necesita voluntad política. Hay que creer en el reciclaje. Y, de momento, la Diputación vizcaína no cree en ello. Tenemos que ser los ciudadanos quienes mediante la reivindicación consigamos hacer primar el interés de la mayoría frente a oscuros intereses de unos cuantos.

Bizkaiko EGUZKI, Talde Ekologista eta Antinuklearra



 

 
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario